XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) nahastu eta ahuldu egiten dugu pentsamendua; eta litekeena da Venus bera ere ortzetik desagertaraztea iraunkorregi, arreta gehiegiz edo zuzenegi bilatuz gero.
Joan eta guk geure begiez ikusiko dugu lekua.
Ezagutzen dut G..., polizi prefeta, eta ez dugu arazorik izango beharrezko baimena lortzeko.
Baimena lortu eta
Arratsalde beranta zen hara iritsi ginenean, auzotegi hura urruti baitago gu bizi ginenekotik.
Etxea erraz aurkitu genuen, artean jende asko baitzegoen ikusmiran, helbururik gabeko jakinminez, kalearen beste aldetik kontraleiho itxietara begira.
Parisko etxe arrunt bat zen: ataria, eta alde batean beirazko zaintza-gela, leihoan panel irristagarri batekin, hura
Barrura sartu aurretik, kalean aurrera joan ginen, kaleska batera sartu, gero beste batera eta etxearen atzeko aldetik igaro (...)